top of page

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA

Mungiako Gazte Informazio bulegoa, Aita Elorriaga 3 kalean dago, Gaztegunearen lokal berean. Mungiako Udalak gazteei zuzendutako doako zerbitzua da. Bertan, gai ugariri buruzko informazioa bildu eta zabaltzen dugu.

 

Gure lana honako hau da: iturri desberdinetatik informazioa hartzea, forma ematea, gazteentzako erakargarri egitea eta zabalkundea ematea gure sare sozialetan; horretaz aparte, informazio Udaleko panelen eta agendaren bidez ere informazioa bidaltzeaz arduratzen gara.

Etxean bertan egonda ere, informazioa lortzeko aukera dago, emailez zein telefonoz.

 

Gure bulegoan Mungiari buruzko mapak, ekintzak, hezkuntza, lana, ibilbideak eta abar eskura dezakezu.

Bertan, bidaiateka bat aurki dezakezu, leku askotako bidaia-gidak ditugu eta, horri lotuta, nazioarteko txartelak ateratzeko aukera ematen dugu: ikasle eta irakasle txartelak, aterpetxe txartela eta GO-25, besteak beste.

Horrez gain, bulego barruan beste herri batzuetako agenda kulturalak ere eskura ditzakezue.

Gainera,  Bizkaiko Foru Aldundiko udalekuetan izena emateko informazioa eskaini  eta zalantzak argitzen ditugu.

info mungia.jpg
1

LANA BILATZEKO WEB ORRIAK

2
3

BEKAK

BOLUNTARIOTZA

4

UDALEKUAK

Bizkaiko Fru Aldundia
UDALEKUAK 2023
udalekuak-2023.webp

Mungia Udaleko 
UDALEKUAK 2023

5

ISIC  eta ATERPETXE TXARTELAK

6

AUZOLANDEGIAK 

8f777b59-45a4-4e27-8d30-80737b3f7f39.jpe
aterpetxe txartelaa.jpg
auzolandegiak-2023-kartela.png
bottom of page