top of page
Search

GOMENDIOAK: Euskal app-ak

  • Writer: GazteriaMungia
    GazteriaMungia
  • May 13, 2020
  • 1 min read

Gomendioekin gatoz gaur euskal app-ak! #gurotapp

#jakina#eguneanbehin#euskalapp#gaztegunea#gazteria#mungiaudala#lortzenarigara "Jakina! euskaraz sortutako lehenengo trivial formatuko online jokoa da. Sei jokalari aritu daitezke aldi berean eta zortzi gaien arteko 4.800 galderen bitartez jokatu. Jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea, jokoaren bidez euskaldunon arteko harremana sendotzeko.

Egunean behin: Jokatzeko modua oso erraza da. Izenak dioen bezala, egunean partida bakarra jokatzeko aukera ematen du. Horretarako, erabiltzaileak 10 galdera erantzun beharko ditu, ahal den azkarren. Geroz eta galdera zuzen gehiago erantzun eta geroz eta arinago egin, emaitza hobea lortuko du.

Jokoak sailkapen orokor bat izango du, eta jokalari bakoitzak puntu kopuru jakin bat lortuko du, partidan erantzundako galdera zuzenen arabera. Sailkapena astero berrituko dute, hau da, jokalariak astelehenetik igandera egindako puntuak hartuko ditu kontuan. Gainera, partida bakoitza lagunekin partekatzeko aukera izango du erabiltzaileak.

GUROT: Gurot gai ezberdineko galdera eta erantzunetan oinarritutako erronka bat da. Bakarka edo beste erabiltzaileen kontra lehiatzen parte hartu ahal izango duzu. Uribe Butroe Mankomunidateak, eskualdeko beste udal batzuekaz batera, Gurot! Euskal galderen unibertsoa deituriko jolasa aurkeztu dau. Gurot! kultura unibertsala eta euskal kultura euskeraz eta online lantzeko jolasa da, galdera-erantzunen bidezko norgehiagoketan oinarritutako jolas interaktiboa, hain zuzen be.


 
 
 

Comments


SARE SOZIALAK

Aita Elorriaga 3,

Mungia 48100

Tel. 94 655 33 53

gaztegunea@mungia .eus

ORDUTEGIA

Martitzenetik - Eguenera

16:00 - 19:00

Barikuetan

11:00 - 15:00

INFO

  • Facebook
  • Instagram

Gazte informazio bulegoa 

Uztailean 

astelehenetik barikura 

11:00-15:00

Gaztegunea 

Bariku eta Zapatuetan

18:00 - 21:00

Domeketan

17:30 - 20:00

logo-vector-ayuntamiento-mungia.jpg
bottom of page